Skip to content

codesyntax/euskalmet-component

Folders and files

NameName
Last commit message
Last commit date

Latest commit

 

History

21 Commits
 
 
 
 
 
 
 
 

Repository files navigation

Euskalmet-eko iragarpena zure webgunean

Euskalmeten APIa erabiliz herrietako iragarpenak JSON formatuan ekarri eta gordetzen ditut.

JavaScript hau erabiliz, zure webgunean iragarpen hori txertatu dezakezu.

Horretarako Web Component teknologia darabilt, beraz ez duzu jQuery, React, vue edo beste edonolako ingurunerik behar.

Erabilera

Kargatu euskalmet.js fitxtegia zure HTMLan. Horrelako zerbait izango da:

<script src="https://raw.githubusercontent.com/codesyntax/euskalmet-component/main/src/euskalmet.js" />

Eta ondoren erakutsi zure iragarpena:

<euskalmet-eguraldia
  city="eibar"
  days="3"
  language="eu"
  direction="column"
></euskalmet-eguraldia>

Erabili daitezkeen aukerak hauexek dira:

  • city: eibar. Euskalmetek eskaintzen dituen herri guztiak erabili daitezke. Ikusi zerrenda hemen
  • days: zenbat egunetako iragarpena erakutsi nahi duzun. Gehienez 7 egun izan daitezke.
  • language: eu|es. Momentuz ez dut testurik bistan erakusten, irudiaren alt bezala bakarrik.
  • direction: column|row. Ikonoak zutabean edo lerroan erakusteko aukera.
  • short-text: (hautazkoa) true. Hau pasatuz gero, iragarpenaren testu laburra agertuko da (oskarbi, euria, zaparradak, ...)
  • custom-base-url: (hautazkoa) Euskalmeten ikonoak beharrean beste batzuk erabili nahi badituzu, ikono horiek dauden URLa pasatu hemen. Ikonoen izenak berberak izan behar dira. Ikusi ikono zerrenda hemen
  • custom-icon-extension: (hautazkoa) defektuzko png luzapena erabili beharrean, beste formatu bateko ikonoak sortzen badituzu (adibidez GIF), hemen adierazi ikono horiek fitxategien luzapena. Ikono guztientzat berbera izan behar da. Adi: aukera honek aurrekoarekin batera bakarrik funtzionatuko du.
  • modern-images: (hautazkoa) true. Hau pasatuz gero, Euskalmeten webgune berriko ikonoak erabiliko dira. Ikusi ikono berrien zerrenda hemen. Aukera hau custom-base-url eta custom-icon-extension aukerekin bateragarria da. Kontuan izan ikono berrien izena zertxobait desberdina dela: 10.png vs. webmet00-i10d.svg

Adibidea

Oinarrizko adibidea automatikoki argitaratzen da GitHuben bertan.

Bertan dituzu erabiliera adibide gehiago.

Zer gehiago?

Osagai hau osatu egin nahi dut eta ezaugarri hauek gehitu:

  • Estiloa era erraz baten emateko aukera (CSS aldagaiak erabiliz?)
  • Ikonoak erakutsi/ez erakutsi erabakitzea
  • Testuak erakutsi/ez erakutsi erabakitzea
  • Errore kontrola herri, egun edo hizkuntza okerra sartutakoan
  • ... (okurritzen zaizun beste edozer)

About

No description, website, or topics provided.

Resources

License

Stars

Watchers

Forks

Releases

No releases published

Packages

No packages published